Espartza (Zaraitzu)

Espartza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriko ikuspegia iparekialdetik
Espartza (Zaraitzu) bandera
Bandera

Espartza (Zaraitzu) armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaPirinioak
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
MankomunitateaEzka-Zaraitzu
Izen ofiziala Esparza de Salazar / Espartza Zaraitzu
Alkatea
(2019-2023)
Itziar Senberoiz Garralda
(Ageregi)
Posta kodea31453
INE kodea31095
Herritarraespartzar, ezpartzar
Geografia
Koordenatuak42°51′38″N 1°05′33″W / 42.86048584°N 1.09255169°W / 42.86048584; -1.09255169
Azalera26,92 km²
Garaiera676-1404 metro
Distantzia77,7 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria74 (2023:  0)
alt_left 34 (%45,9)(2019) (%54,1) 40 alt_right
Dentsitatea2,75 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 34,73
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 0,8 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[2][3]% 34,00 (2018: %25)
Datu gehigarriak
Sorrera1846 (independentzia)

Espartza[4][a] (zaraitzueraz: Ezpartza)[b] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Espartza Zaraitzu[c] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 77,7 kilometrora. Altuera 676 eta 1404 metro artekoa da, eta 26,92 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 74 biztanle zituen.

Zaraitzu ibaiak zeharkatzen du, eta Espartzako zubiaren bidez komunikatutako bi zatitan banatzen da: erdigunea eta zeharkarrika. Herriaren erdian dagoen presa bat du, urte osoan ibaian etengabeko ur-maila mantentzen duena. Bere arkitektura zaraitzuar tradizionala da, altuera handikoa izan eta nabarmenagoak dira teilatuak, lau isurialde baitituzte. Ibaxa oso estua denez, etxeak elkarren ondoan daude eta altuera ezberdinak dituzte. Hormak zuriak dira, harri grisaxkaz apainduta daude eta zurezko elementuak dituzte, hala nola leihatilak edo habeak.

Zaraitzu ibaxan kokatuta da, Atabea kiñoian, baina 1846tik udalerri independentea da. Bertako biztanleak espartzarrak (zaraitzueraz: ezpartzarrak) dira.

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne